es en fr eu
Enpresentzako lunch-a Gipuzkoan 2017-06-28T10:57:47+00:00

DIVINUS CATERING

DOTORETASUNA ZURE EKITALDIETAN

Enpresentzako lunch-a Gipuzkoan eta inguruetan

Divinus Catering zerbitzuan enpresentzako lunch perfektua antolatzen espezialistak gara, Gipuzkoan, Euskadi osoan, Nafarroan eta Errioxan. Ongi etorria emateko primerako koktel batek edo ospakizun baten antza duen harrera ekitaldi batek desberdindu dezakete ekitaldi arrunt bat eta zure ekitaldia. Guk hau badakigu eta dotoretasuna nabarmentzen saiatzen gara. Edari eta pintxoen aukeraketa zainduak eta apainketa moderno eta xumeak merezi duzuen bikaintasuna lortuko dute. Gure lan-taldeak gonbidatuek ekitaldiaz gozatzea erraztuko du eta oroitzapen atsegina izango dute. .

DIVINUS LUNCH-A

ENPRESENTZAKO LUNCH-A

Eskarmentu handia daukagu inaugurazio-kokteletan enpresetan edo edozein tamainiako obra-zibiletan. Lunch txiki bat edo menu informal eta gourmet bat, zure ideiara gehien egokitzen dena eskain diezazukegu. Ospakizunerako aukeratutako lekuaren ezaugarrietara moldatuko gara, laborategi bat, garaje bat edo aire zabaleko obra bat jantoki eroso eta inprobisatu bat bihurtuz.

Ospakizuna leku berezi batean antolatu nahi baduzu, galde iezaguzu, toki ugari eskain diezazkizukegu.

ENPRESEI BURUZKO INFORMAZIOA ESKURATU

DIVINUS LUNCH-A

EKITALDIETARAKO LUNCH-A

Bankete baten aurretik lunch bat egitea oso arrunta da edota bankete osoa kanape eta pintxoetan oinarritzea. Horretarako prestatuta gaude, ehunka gonbidatuentzako koktela eskain diezazuekegu. Autozerbitzu moduan edo Divinus lan-taldeak zerbitzatuta, zure ekitaldia oso era berezian nabarmentzea lortuko dugu. Zure beharrizanetara egokitzen den lekua aukeratzeko laguntza emango dizugu, antolakuntzan aholkatuko zaitugu ekitaldi berezi eta bikaina lor dezazun.

EKITALDIEI BURUZKO INFORMAZIOA ESKURATU